XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
70. AZPITALDEA: SALGAI, PRODUKZIO PROPIO, ZERBITZU, ETAB.EN SALMENTAK
Azpitalde honen egitura honako hau da:
70. azpitaldeko kontu hauek enpresa bakoitzak burutzen dituen ekintzen ezaugarrietara egokituko ditu, ekintza hauei dagozkien definizio zehatzak emanez.
Balorazio-arauak:Ondasun-salmentak kontabilizatzean arau hauek hartu behar dira kontutan:
- Salmentak zergarik gabe kontabilizatu behar dira.
Salmentengatiko gastuak, enpresaren kargurako garraioak barne, 6. taldeko dagokion kontuan kontabilizatu behar dira.
- Fakturan egiten diren deskontu guztiek salmentari dagokiona baino zenbateko txikiagoa suposatzen dute.
Goiz ordaintzeagatiko deskontuak, fakturan adierazitakoak ala adierazi gabeak, 665. kontuan kontabilizatu behar dira.
- Eskaeren bolumen handiagatiko deskontuak, fakturan adierazitakoak izan ala ez, 709. Salmentengatiko